XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer dakigu honetaz?

Filmeak gustatzen al zaizkizu?

Aspaldiko filme horietako bat kontatu nahi dizugu.

Zientzilari ospetsu batek burmuinetan odol-bildu bat zuen.

Burmuinetan odol-bildua zuela ezin zitekeen luzaroan bizi, baina ebakuntza egitea ere ezinezkoa zen, zerebroa kaltetu eta elbarri geratzeko arriskua baitzegoen.

Ez zegoen gauza handiegirik egiterik.

Baina zientzia fikziozko filmetan edozein motatako asmakizun eta makina fantastikoak agertzen dira.

Kasu honetan gauzak txikiagotzeko makina agertuko da.

Horrela, sueroz betetako putzu handi batean submarino bat ipini zuten eta filmeko pertsonaia nagusiak (sendagileak) bertan sartu ziren.

Makinaren eraginez submarinoa hondar alea baino txikiago egin zen, barruan zeudenekin batera.

Orain submarinoa erraz kabi zitekeen xiringa batean, eta horixe egin zuten: xiringan submarinoa sartu eta zientzilariaren gorputzean ziztatu.

Horrela hasi zen bidaia miresgarria gorputz barnean zehar.

Abentura izugarriak izan zituzten eta giza gorputzaren barnean ikus daitezkeen gauzarik harrigarrienak ikusi zituzten.

Guk ere gauza berdintsua proposatu nahi dizugu gai honetan, gure gorputza ezagutzeko bidaia miresgarri bat egitea.

Beraz, denbora alferrik galtzerik ez zaizu komeni.

Zoaz berehala liburuko 68. orrialdera eta jar zaitez martxan, ez duzu maleta prestatu beharrik.